Hezkuntza emozionala LOMLOE legedian

Prebentzio emozionalean hazten > Sin categoría > Hezkuntza emozionala LOMLOE legedian

LOMLOE legedian hezkuntza emozionala printzipio pedagogiko bezala jasotzen da eta hezkuntza curriculumaren arlo guztietan garatu beharreko oinarrizko gaitasuntzat hartzen da.

Gaurko hezkuntza egoera LOMLOE lege berriaren ezarpenean oinarritzen da bereziki. Erreforma honek hezkuntza eta lan arloan aukera paregabeak eskaintzen dituen arren, hezkuntza eragile guztien konpromisoa eta malgutasuna suposatzen du.

Aldi berean, honek erreformaren oinarri nagusietan sakontzea eta hauen euskarri diren ardatzak ezagutzera dakartza:

“Esku-hartzeak ikasleak oinarrizko ikasketak amaitzerakoan espero den irteera-profila lortzeko oinarrizko gaitasunak progresiboki garatu eta finkatzea izango du helburu”

LOMLOE

Hezkuntza emozionalari dagokionez, LOMLOE-k printzipio pedagogiko bezala hartzen du eta oinarrizko gaitasun bezala jasotzen da.

Hezkuntza emozionala LOMLOE esparruan, funtsezko aspektuak

Hezkuntza emozionala printzipio pedagogiko gisa

Gaitasun emozionalei garrantzi handia eman zaie erreforma honen aurretik ere, baina orain kontzeptu gisa izendatzen da legedian eta printzipio pedagogiko bezala aipatzen da 19. artikuluan:

“…hezkuntza emozionalari eta balioetan oinarritutako hezkuntzari arreta berezia jarriko zaie.”

Hezkuntza emozionala oinarrizko gaitasun bezala

LOMLOE-k adierazten duen bezala, gaitasun pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoak (oinarrizko gaitasuna) honako hau suposatzen du:

Norbere buruari buruz hausnartzeko gaitasuna, norbere burua onartzea eta etengabeko hazkunde pertsonala bultzatzea […]. Honen barne sartzen da ere ziurgabetasunari eta konplexutasunari aurre egiteko gaitasuna […]; elkarbizitzarekin bat egiten ez duten jokaerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak garatzea; norbere eta besteen ongizate fisiko, mental eta emozionala sustatzea, elkarrekiko arduraren bidez norbera eta ingurukoak zaintzeko trebetasunak garatuz.”

Hezkuntza emozionala lehen hezkuntzako arlo guztietan

Legediak, hezkuntza-aldi desberdinak amaitzerakoan espero den ikasleen irteera-profil bat aipatzen du. Honen arabera, ikasleek adimen emozionala garatu behar dute, baina nola garatzen da gaitasun hau? Legeak erantzun bat ematen dio gai honi eta anbizio handiko proiektua proposatzen du: hezkuntza emozionala arlo guztietan ezartzea gaitasun espezifikoen bidez:

“Ikasgai guztietan landuko dira […], hezkuntza emozionala eta balioetan oinarritutako hezkuntza eta sormena; hala ere, gogoan hartzekoa da berariazko tratamendua ere izan dezaketela.”

Hezkuntza emozionala lantzeko proiektua

Legedi berriak dakartzan konplexutasuna eta erronkari aurre egiteko, hezkuntza emozionala ardatz bezala hartzen duten programak edo proiektuak errekurtso paregabeak izan daitezke ikasleek oinarri emozionalak eskuratu eta irakasgai eta arlo guztietan emozioen lanketa errazteko.

Gure proiektuak, Prebentzio Emozionalean Hazten, heziketa emozionala gelan lantzeko doako errekurtso praktiko eta interaktiboak biltzen ditu. Proposamen didaktiko honen bidez, ikasleek norbere eta besteen emozioak identifikatzen eta testuinguru eta egoera desberdinetan kudeatzen ikasi dezakete.

Informazio gehiago

Kontaktua: maitane@creciendoenprevencion.com

Web orrialdea: http://creciendoenprevencion.com

Proposamenaren eskaera egiteko: https://emocional.creciendoenprevencion.com

Ikusi hurrengo web-mintegia proposamena gelan nola egiten den ezagutzeko:

Related Posts