Heziketa Emozionala, ikaskuntzaren oinarria

Prebentzio emozionalean hazten > Sin categoría > Heziketa Emozionala, ikaskuntzaren oinarria
Heziketa emozionala

Heziketa emozionala

Heziketa Emozionala ikaskuntza prozesu ororen oinarria da eta, horregatik, gaitasun emozionalen garapenak lehentasuna izan behar du hezkuntza-maila guztietan.

Zergatik da horren garrantzitsua heziketa emozionala?

Pertsona guztiek emozioek bultzatuta jokatzen dugu eta are gehiago haurtzaroan eta nerabezaroan, burmuinak oraindik ez baitu heldutasun nahikoa erabakiak modu arrazional batean hatzeko.

Emozioak kudeatzea ez da beti erraza, baina oraindik zailagoa da adin goiztiarretan. Horrela bada, ume askorentzako frustragarria izan daiteke egunerokotasuneko egoera konplexuei aurre egitea, haien ongizatean eragina izanez.

Hortaz, emozioak testuinguru desberdinetan identifikatzen eta kudeatzen ikastea funtsezkoa da ikasleen garapen integrala bermatu eta ikaskuntza prozesua errazteko.

Gaitasun emozionalen garapena

“Adimen emozionala daukan pertsona batek lau aspektu menperatzen ditu: emozioak identifikatzea, emozioak erabiltzea, emozioak ulertzea eta emozioak kudeatzea”

Daniel Goleman

Rafael Bisquerrak (2009), neuro-hezkuntzaren erreferente nagusiak, gaitasun emozionalen sailkapen eredu bat proposatzen du, heziketa emozionala lantzeko programak diseinatzeko kontutan hartu beharrekoak:

1. Kontzientzia emozionala

Emozioak hautemateko, identifikatzeko eta izendatzeko gaitasuna da. Besteen emozioak ulertu eta gure egoera emozionalaren arabera jokatzea ahalbidetzen du.

2. Erregulazio emozionala

Erregulazio emozionalaz hitz egitean, emozioak eta sentimenduak modu egokian adierazteko, erabiltzeko, aurre egiteko eta kudeatzeko gaitasunaz ari gara.

3. Autonomia emozionala

Norbere buruaren kudeaketan inplikatuta dauden elementu desberdinak hartzen ditu barne; hala nola, autoestimua, norbanakoaren erantzukizuna eta erresilientzia bezalako gaitasunak.   

4. Gaitasun soziala

Harreman sozial osasuntsuak mantentzeko gaitasuna da; enpatia eta oinarrizko gizarte trebetasunak hartzen ditu barne.

5. Bizitzarako eta ongizaterako gaitasunak

Modu egokian eta arduratsuan jokatzeko gaitasuna eta egunerokotasunaren erronkei behar bezala aurre egiteko gaitasuna da.

Nola ezarri heziketa emozionala gelan?

Heziketa emozionalak metodologia praktikoa jarraitu behar du, ez baita nahikoa honen inguruko informazioa jasotzearekin; izan ere, ezinbestekoa da ezagutza horiek esperientzia errealekin erlazionatzea eta, horretarako, egoerak aurkezten diren heinean emozioak kudeatu ditzaten erramintak eskaini behar zaie ikasleei.

Zorionez, gaur egun baditugu ikasleek emozioak izendatu eta identifikatzeaz gain, ezagutza horiek era interaktibo eta ludiko baten aplikatzeko aukera paregabea eskaintzen dituzten teknologia digitalak. Hauen bidez, ikasleek aukera izango dute emozioen inguruan modurik egokienean ikasteko: emozionatuz.

Gure proiektuak, Prebentzio Emozionalean Hazten, heziketa emozionala gelan lantzeko doako errekurtso praktiko eta interaktiboak biltzen ditu.

Informazio gehiago

Kontaktua: maitane@creciendoenprevencion.com

Web orrialdea: http://creciendoenprevencion.com

Proposamenaren eskaera egiteko: https://emocional.creciendoenprevencion.com

Ikusi hurrengo web-mintegia proposamena gelan nola egiten den ezagutzeko:

Related Posts