Gatazken kudeaketa gelan

Prebentzio emozionalean hazten > Sin categoría > Gatazken kudeaketa gelan
gatazken kudeaketa gelan

Ohikoa da gelan egoera gatazkatsuak aurkitzea ikasleen harremanen arteko liskarrak direla eta. Kasu hauetan ez da beti erraza gatazkaren oinarria identifikatzea eta egoera kudeatzea, baina argi dagoena da egoera hauek giro desatsegina sortzen dutela eta ikasleen bizikidetza eta ikaskuntza oztopatzen dituztela. Horregatik, gelan emozioak kudeatzea oinarrizkoa da hezkuntza komunitate osoaren ongizatea sustatzen duen giroa bermatzeko.

Egoera gatazkatsuen analisia

Gatazken kudeaketa gelan egunerokotasunean aurkitzen ditugun errekurtso ezberdinen bidez egin daiteke. Batzuetan nahikoa da gelan sortzen ari diren edo orain dela gutxi gertatu diren egoerak ateratzearekin.

Ikusi dezagun adibide batekin:

Ostegun goizean gertatu zena gogoratuko dugu…

  • Zer egiten zuen Mariak momentu horretan?
  • Zer egin zuten Marcosek eta Ainhoak?
  • Zer egin nuen nik?
  • Zein emozio sentitu zituzten? Nola adierazi zuten?
  • Gogoratu dezagun haien aurpegiaren espresioa eta ez-hitzezko komunikazioa: nolakoa zen haien tonua? Ze keinu egin zituzten?

Egoera horretara heltzeko galdera ezberdinak egin daitezke, betiere iritzi negatiboak saihestuz, egoeraren inguruan hausnartu eta alternatibak bilatzeko helburuarekin. Irakaslea bitartekaria izan behar da eta elkarrizketa sustatzea funtsezkoa izango da lortu nahi den helburura irizteko. Behin egoera argi dugunean, honako hau gehitu daiteke:

Ikusi eta aztertu dugu egoera gure ikuspuntuaren arabera.

  • Ze beste gauza egin zezakeen Marcos-ek?
  • Ze beste gauza egin nezakeen nik?

Zerrendatu ditugun alternatiba guztietatik:

  • Zein uste duzue dela hoberena?
  • Zergatik?

Gatazken kudeaketa emozioen kudeaketaren bitartez

Behatu ditugun jokaerak oinarritzat hartuta ikasleak emozioak antzemateko eta desberdintzeko gai direnean, gaitasun emozionalak lantzeko unea izango da. Une honetan 3 Pen araua erabili dezakegu emozioak kudeatzeko:

  1. Pausatu eta identifikatu zeintzuk diren egoera honen aurrean agertzen diren emozioak eta zein den gure jokaera.
  2. Pentsatu zer den horrela sentitzera eramaten gaituena eta ze funtzio dauzkaten sentitzen ditugun emozio horiek. Emozioek egoera baten aurrean izango ditugun pentsamendu eta jokaeran eragina izango dute.
  3. Proposatu emozioak kudeatzeko eta gatazka geure buruarekin zein besteekin konpontzeko irtenbideak komunikazio asertiboa erabiliz.

Gure proiektuaren bidez, Prebentzio Emozionalean Hazten, ikasleek 3 Pen araua modu dibertigarri eta dinamiko batean ezagutu eta praktikan jarri ahalko dute, haien gaitasun emozionalak landuz eta komunikazio asertiboa sustatuz.

Informazio gehiago:

Kontaktua: maitane@creciendoenprevencion.com

Web orrialdea: http://creciendoenprevencion.com

Proposamenaren eskaera egiteko: https://emocional.creciendoenprevencion.com

Ikusi hurrengo web-mintegia proposamena gelan nola egiten den ezagutzeko:

Related Posts